IDATZIAK

2023 - 06 - 27

<< ATZERA

Lasai egotearen ondorioz

Ni irribarretsu ikusten didazu

Goxotasunez muxukatuz

Belarretan eserita gaude

Eta laister paseatzera

Joateko prestatuko gara


Zure kuadrilakoekin elkartu garenean

Taberna batean eseritzea

Izan da hautagai nagusienetako bat

Haurtzaroan zenuen lagun batek

Ondoan zer gertatu den erreparatu du

Nirekin batera aztertuz

Bere nahigabean jazotakoa

Ume bat eta bere aita agerian

Zure laguna eta nik

Zentzu bat atera nahi izan diogu

Aita horren umeari eskutik heldu

Eta zera esan dionean kanpora ateraz:


"...¡Que salgas del bar, ya!..."


Zu besteekin berriketan zinen

Zure laguna eta ni barrez

Zentzu bat emateko asmoz

Ohikoa iruditu zaidan zerbait galdetu dut:


-Zertarako esan dio ateratzeko berak atera badu? -ni, barrez

-"Ya te digo" -zure lagunak


Iluntzean, haiek agurtu ditugunean

Berriz kontatzeko eskatu didazu

Nik gauean amodioa egiteko

Eskatuko dizudan bezala

Eta elkarren arteko baietza izango da

Ohean zehar emandako kontzertuaren

Arrazoia zentzudun bakarra

Besarkatuak gaudelarik

Lo goxo batean sakondu arte


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)