IDATZIAK
2023 - 07 - 02
Arratsaldea irakurtzen igaro dut
Gustuko dudan estatu batuar
Idazle horrek amodiozko istorio batera
Hunkituta eraman nau
Eta erdigunean kokatzen dituen bi protagonistak
Fantasiazko nire gurasoak
Bilakatzea lortu du
Ez zeuden lehengo harreman estuan
Baina neska beti bezain errealista
Mutilari berarekin lo egiteko eskatu dio
Bi pertsonaiak egoera zailean
Gau horretan elkarrekin
Lo egitea onartu dute
Negarrez hasi naizenean
Etxean bakarrik aurkitzen nintzen
Nire bakardade maitagarrienean
Beti hunkitzen naiz halakoetan
Eta goxotasunez besarkatu didazu
Zure besoek plazeraren bidean kokatzen naute
Bainutik logelara eraman nauzun bezala
Muxuka gindoazela, hitz leunak tarteko
Eta ohean amodioa egin dugu
Elkarren gorputz biluziak laztanduz
Ohean bueltaka gabiltzala
Uneoro zuretzako dudan
Sekretutxo bat aitortzen utziko didazu:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)