IDATZIAK
2023 - 07 - 27
<< ATZERA
Oinaze baten azpian
Zeru zoragarri bat aurkitzen da
Non askotan baloratzen ez dena
Den-dena, hori duena
Arrasti lasaia igaro den bezala
Txoriak kantari dabiltza
Oriokoa den horrekin igaroko ditut
Bihotzeko hamabost egun
Talde berri bat agertuko da aurrean
Eta familia eder bat osatuko dugu
Bi asteetan zehar
Zahar Egoitzako bihotzak alaituz
Norberaren kemena erakutsiko dugu
Ilunabarrean pentsakor aurkitzen nauzu
Sekula jakin gabeko sekretuak
Gauero-gauero deskubritzen ditugu ohean gaudela
Bertan emandako muxuak kanpoaldeko izarrak
Berpiztuko dituzte
Irribarre bakoitzean esan nahi dugun hori
Lehenengoan asmatuz
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)