IDATZIAK

2023 - 09 - 29

<< ATZERA

Zure umea egiten nauzunean
Munduko egoera guztiak baretzen dira
Naizenaren arrazoia
Eta ezuste bateko bakardadea
 
Lasai gaude
Egun aratza kanpoaldea
Bazkalostean sofan eseri gara
Norbera bere eginkizunak burutzeko
Ni siesta bota nezan
Enpatiaz eskaini didazu, ni muxukatuz
Baina nik ere gauzak egin behar nituen
Atzerapenetan murgiltzea saihestuz

Arrastian igaro da hegazkina gainetik
Gu terrazan ginela jada
Liburuak irakurriz istorioak jatea dut gustuko
Gauetan elkarri egiten diogun bezala
Hitz goxoak belarrira xuxurlatuz
Zaldien trostek txorroten bat pizten duten arte
Euren egarriak ere hasetu dezaten
Gu gozamenez oihukatzen dugun bitartean

Guztia mirestuz
Eta zu maitatuz
Gure amodiozko istorioa asmatuko nuke
Liburu bat idazteko asmoz
Soilik niretzat opari bat zarela 
Bertan adierazteko

Maite zaitut

(Eugeni Alzibar)