IDATZIAK

2023 - 11 - 03

<< ATZERA

 

Egiten dugun bakoitzean

Oso-osorik gozatu zaitzaket

Maite zaitudanaren zergatia

Munduaren puntaraino eramango nukeena


Zuk ere lanak dituzu egiteko

Arratsalde euritsua

Nik bukatu ditut, irakurtzen jarri naiz

Zure klaseak prestatzen dituzun bitartean

Ostean pelikula goxo bat elkarrekin ikusteko


Amaieran, ni beti negarrez

Nahiz eta komedia bat izan

Hunkimena errazegia daukat

Orduan besarkatzen nauzu

Nigan zerbait ohikoa dela baieztatuz


Afari goxo baten ondorioak

Maitasunez egindako jolas ederrak dira

Ohean zehar bueltaka gauden heinean

Kanpoaldean iluntasuna nagusi delarik

Bestearen gorputza janez

Txorrotak euren berotasunean

Leuntasunez martxan jarriz

Betiere zoragarria zarelako

Gauetan hemen, nirekin

Bihotz-bihotzez zaudela

Niretzako soilik


(Eugeni Alzibar)