IDATZIAK

2021 - 01 - 27

<< ATZERA


Kaiaren poztasunarekiko edertasuna da zugan miresten dudana. Oso ondo dakigu une bakoitzean zer egin behar dugun, normaltasunez, gauza bat gehiago balitz bezala. Hala da. Zereginek gu aukeratzen digute eurek hasetu ditzagun. Gu pozik, elkarri mirestuz. Euria hasi du, ez genuen musikarik eta! Zergatik ote, maitea? Zu zarelako nire musikarik gustukoena, euriarekin batera. Haren bidean aurkitu zintudan, berak eskatua. Ez, eskertua. Ez, ez. Ezta hori ere. Kostatzen zaizu ateratzea isilean egiten duzulako, baina lortzen duzu. Zuk eskertua. Euriari zor diogu elkar batzen gaituen amodioa.


Tanta bakoitza, taupada bat. Entzun dut, belarria fina da nirea eta. Afaria prestatuko duzula aipatzen didazu marrazten nagoen bitartean. Euria ere bai karratu txuriaren barnealdean. Momentuak momentu. Isiltasuna da nagusi bien zereginen soinuekin batera, haiek goxotzen baidute egoera. Ustekabean begiratzen duzu nire marrazkia, goxotasunez eta sortzen zaizkizun aholkuak partekatuz. Onartzen ditut. Dena uzten duzu ni besarkatzeko zure gomendioei ekiten dizkiedan bitartean. Ezpainak nabaritzen dizkizut lepoan. Oraingoan ez dira bakarrik etorri, barruan babesten duten haurtxo leuna ni agurtu nahi izan dit ere bai. Nire gogokoena.


Zoriontasunetik abiatutako izaera askeak eskaera bat utzi dit zure paradisuaren patuan. Gero esango dizudala aipatzerakoak ez zaitut oso konbentzitua nabaritzen. Ez zara haserretzen. Zure barruko umea da laztanak eskatzen dituena. Besarkatzen gara denbora gelditzen dela imajinatuz, betirako. Zure erosotasunean bulunkatzen naizenean dena esaten diogu elkarri ahoa ireki gabe, barruko haurrak elkartzeko ez bada. Haiek ere epe bat dute afaltzera joateko, gehiago lortu nahi badute.


Ohean jada, ahaztua zaude. Lasai eta gogoz. Ni, irribarrez. Maite zaitut. Kontzertua daukagu. Gu publiko, gu musikariak. Ohea dugu oholtza gisa. Muxuek sortutako konposaketa ederrak oihu zoragarriekin bukatu ditugu. Orduan begiratzen dizut esanez, “Printzeak marraztu du guztia bere pintzelarekin, urdintasuna ardatz zuela".


(Eugeni Alzibar)