IDATZIAK

2021 - 12 - 28

<< ATZERA

Usoek markatutako paseoa.
Han ikusten da ortzimuga.
Arratsaren ardatzean kolorez aldatuko dena.
Hurbiltzen goaz hara.

Lokarriak lotu dizkidazu.
Nik eskatu gabeko arreta.
Enpatiaren baitan gordeta duzuna.
Muxu batetik aurrerantz goaz.

Itsasoa eder dago gaurkoan ere.
Hor gelditu garen goxotasuna.
Nire parean egoteko makurtu zara.
Gainera, ez omen zaizu ezer kostatu.

Ez gara oso goiz etxetik atera.
Ilunabarra laister izango dugu ikusgai.
Maitea, ondo al zaude?
Eroso ez ote zauden konponbidea.

Baina zure muxuek beti dakite nire kezkak uxatzen.

Iluntze sakonean etxera buelta.
Egunak berdinak direla dirudi.
Baina horrela ez delaren jakinduria dut.
Zurekin egun guztiak desberdinak baitira.

Errutinaren ez-ohikotasunetik abiatzen garelako.
Desioen pare.

Ohean egiten ari garena ez da hori ere.
Gozamen hutsa baizik.
Laztanez marraztutako gorputza.
Elkarren eskuetan duguna irri egin heinean.

Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)